XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ia denek tarta puska handiak zeramatzaten beso azpian: emakumeak senarrarekin gogoratu ziren; haurrak, aiton-amonekin, txakurrekin, katuekin eta kanarioekin.

Tartak ez zuen dagoeneko tarta itxurarik.

Zirkunferentziak erdira jo zuen azkar asko, eta barnekaldeko hutsunea ere gero eta zabalagoa zen.

Han-hemenka, txokolatezko uhartetxo batzuk, mazapanezko zenbait pilatxo, likorezko lakutxoak, horixe besterik ez zen geratzen.

- Hartu, hartu kontseilatzen zuen Zeta profesoreak, eramazue dena, otoi, mespretxurik egin gabe.

Eta hara non datozen soldaduak, suhiltzaileak, udaltzainak, poliziak, euren zatiaren bila, emakumeek etxera zeramaten altxorra erakutsi eta dastarazi ondoren.

- Aurrera mutilak zioen oihuka Zeta profesoreak, aurrera, tarta badago eta.

Kintale batzuk geratzen dira orain....